Punkamine

Beliebteste Titel

1 3:45 4696 Streams
2 2:04 2853 Streams
3 3:44 1688 Streams
4 3:20 1682 Streams
5 2:35 1591 Streams
6 3:28 1123 Streams
7 5:14 882 Streams
8 2:25 876 Streams
9 2:02 864 Streams
10 4:25 753 Streams

Alben

Wissenswertes

Punkamine photo

Punkamine Bizkaiko punk taldea da. 2.003an sortu zuten Jonuk, Aselek, Xantik eta Gaizkak. Lehen aldaketen ostean, Jonuk (baxua eta ahotsak), Aselek (ahotsa), Macik (bateria) eta Jorgek (gitarrak) lehen CDa izango zena grabatu zuten 2.005ean, Xanti teknikari eta grabazio arduradun lanetan, "Punkamine" izenarekin. MusikHerria herri disketxearekin kaleratu zuten.

Ondoren, Aselen eztarriko arazoak tarteko eta Jorge Madrilera alde eginda, beste aldaketa batzuk etorri ziren, eta ia urte betez Jonu (ahotsa), Maci (bateria), Aitor (baxua) eta Iagoba (gitarra) aritu ziren, Asel noizbehinka batzen zitzaiela. Denboraldi batez Eleder (gitarra) ere batu zitzaien, baina laster alde egin zuen Australiara. Harrezkero, Jonuk (ahotsa eta gitarra), Macik (bateria) Aitorrek (baxua) eta Iagobak (gitarra) osatu zuten,  2.010eko otsailean, Asel Txilen preso zegoela eta Elederrek Australian jarraitzen zuela, Aselen aldeko kontzertu batzuk egin ostean, proiektua amaitutzat ematea erabaki zuten arte.

Hasieratik, partaideak partaide, Punkaminek punk izpirituari eutsi zion eta batez ere ondo pasatzen zuen lagun taldea izan zen. Haren ezaugarri nagusiak kritika ironikoak, umore ukituak, jarrera guztiz askea eta zuzeneko energia izan ziren.

Mehr erfahren ...
Album name

0
Playlist
0
Verlauf der gespielten Musik