Punkamine - Punkamine (9) Son Goku punka zen
Son Goku punka zen
ezkondu zen arte
Son Goku punka zen
aita bihurtu arte
Son Goku ume oso jatorra zen,
ez zuen inoren legerik obeditzen
sexu kontuetan inozoa izan arren
bere buztana ondo zekien astintzen.
Dirurik ez zuen inoiz behar
eta eskolara joateaz zer esan
hegan egiteko tripirik zertarako jan
gorago iristen bazen kinton lainoan!
Son Goku punka zen...
Botoa ematera ez zen inoiz joan
Zapi gorriko armadari intsumisoa
banderarik gabe, herririk gabekoa,
Krilin lagun burusoila, skinhead eroa?
Dirurik ez zuen inoiz behar...
Son Goku punka zen...
Dirurik ez zuen inoiz behar
eta eskolara joateaz zer esan
hegan egiteko tripirik zertarako jan
gorago heltzen bazen makila luzatuaz!
Retour à la page de l'album